1. Informazio orokorra.
AMETS DESCANSO, S.L-k, ondorengo datuak dituenak; helbidea: Nafarroa Hiribidea 1, 20200 – Beasain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 886 851, ondorengo webgunearen jabea dela jakinarazten du: www.ametsdescanso.com.

2. Erabilerako eta onarpeneko baldintza orokorrak.
Baldintza orokor hauek www.ametsdescanso.com webgunearen erabilera eta sarbidea arautzen dute. AMETS DESCANSOk doan jartzen du bere web orria edo horren zati bat Interneteko erabiltzaileentzat eskuragarri. Hori dela eta, erabilerako baldintza hauen edukia nahita eta zalantzarik gabe onartu behar da, beren osotasunean eta bazterketa oso edo partzialik gabe. Erabiltzailea erabilerako baldintza orokor hauen edukiarekin ados ez badago, webgune honetan nabigatzeari uko egin beharko dio eta une horretan bertan utzi beharko du.

3. Sartzeko baldintzak.
Webgune zerbitzua AMETS DESCANSO, S.L-k eskaintzeak doako izaera du erabiltzaileentzat eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea edo erregistratzea.

4. Erabiltzeko baldintzak.
Erabiltzaileak webgunea eta bertako zerbitzuak eta edukiak behar bezala eta legez erabiltzeko konpromisoa hartzen du, une bakoitzean aplikagarria den legeriak xedatutakoa, erabilerako baldintza orokor hauek, moralak, oro har onartutako ohitura onak eta ordena publikoak ezarritakoa betez. Zehazki, erabiltzaileak ondorengoak egiteari uko egin beharko dio:

  1. Legez kanpoko helburuekin edo konnotazioekin erabiltzea, une bakoitzean aplikagarria den legeriaren arabera; webgunea edo horren edukiak baimenduta ez dagoen moduan edo iruzurrezkoan erabiltzea; baldintza horiek debekatutako moduan erabiltzea; edo beste batzuen interes edo eskubide legitimoentzat kaltegarria den erabilera ematea.
  2. AMETS DESCANSO, S.L-ren sistema fisikoetan edo logikoetan, bere webgunean, edo haren hornitzaileetan edo beste batzuengan kalteak eragitea, edo edozein informatika ekipotan gordetako edozein edukiren, dokumenturen edo artxiboren funtzionamendu arrunta eragotzi, kaltetu, baliogabetu, hondatu edo gainkargatu dezakeen edozein jarduera. Bereziki, sarean birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo hedatzea debekatzen da espresuki.
  3. Webguneko eremu edo baliabide mugatuetara sartzen saiatzea, sartzeko baldintzak bete gabe, eta AMETS DESCANSO, S.L-ren, beste hornitzaile batzuen eta beste erabiltzaile batzuen datuak erabiltzea, kopiatzea, erreproduzitzea, banatzea, jendearen sarrera ahalbidetzea edo datu horiek aldatzea edozein modalitateren bidez.
  4. Zehazki, eta modu adierazgarrian eta ez sakonean, erabiltzaileak bere gain hartuko du ondorengoak ez transmititzeko, hedatzeko edo beste batzuen eskuetan jartzeko konpromisoa: informazioa, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinua edo irudiak dituzten artxiboak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, ondorengo ezaugarriak dituzten material guztiak:
    1. Konstituzioak, Nazioarteko Itunek eta gainerako legeriak aitortzen dituen oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurka egiten duen, horiek gutxiesten edo horiei eraso egiten dien edozein modu.
    2. Produktuetara sartzea ahalbidetzen duen, hori gehitzen duen, eragiten duen, eskuragarri jartzen duen edo bultzatzen duena edo delitu jarduerak, iraingarriak, indarkeriakoak, difamaziozkoak, izena belztera zuzendutakoak, arriskutsuak edo osasunarentzat eta oreka psikikorako arriskutsuak edo kaltegarriak direnak.
    3. Sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin edo baldintza arrazoiak direla eta, pentsamendu, jarrera edo ekintza baztertzaileak eragitea, sustatzea edo sortzea.
    4. AMETS DESCANSOtik kanpo dauden beste batzuentzat edozein motatako publizitate edo iragarki izatea.

5. Egile eskubideak, jabetza intelektuala eta industriala.
AMETS DESCANSO, S.L-ren jabetzakoak dira www.ametsdescanso.com-en agertzen diren eduki guztiak, ondorengoak barne: diseinu grafikoa, logotipoak, irudiak, testuak eta bertan agertzen diren gainerako elementu guztiak. Era berean, erabiltzaileak onartzen eta aitortzen du bertan atxikitako marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriak, eta jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak, orrian sartutako edukiei edota gainerako elementuei buruzkoak, AMETS DESCANSO, S.L-ren edota beste batzuen jabetzakoak bakarrik direla; aipatutakoek soilik dute horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide bakarra. Webguneko edukietara sartzeak ez du inola ere esan nahi eskubide horiei uko egiten zaienik edo ez du bere gain hartzen ondorengorik: eskubide horiek erabat edo partzialki, transmititzea, lagatzea edo baimena ematea, eta horrek ere ez du eskaintzen ondorengoetarako eskubiderik: eduki horiek erabiltzea, itzultzea, egokitzea, aldatzea, ustiatzea, kopiatzea, banatzea edo publikoki jakinaraztea, aurretik eta espresuki AMETS DESCANSO, S.L-k edo haren jabe legalek baimena eman gabe. AMETS DESCANSO, S.L-ren webgunean agertzen diren materialak ezingo dira kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, ekipo informatikoetan kargatu, postaz bidali, inola ere igorri edo hedatu, batez ere beste webgune batzuetan edo sare inguruneetan argitaratuz, etxean bakarrik erabili ahal izateko zure ordenagailu pertsonalean deskargatzea ez bada, jabetzako ohar eta copyright guztiak zorrotz errespetatuz.

6. Erabiltzaileak emandako datuen babesa.
1992ko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren aginduak betez, 1999ko abenduaren 13ko 15/1990 Lege Organikoak aldatzen duena, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa, erabiltzaileak AMETS DESCANSOri “Harremanetan jarri” atalaren bidez edo Prebentzioak edo Albisteak ataletan izena emanez ematen dizkion eta tratatuko dituzten datuak ezingo dira erabili datuak jaso diren helburuekin bateraezinak diren xedeetarako. AMETS DESCANSO, S.L-k bere gain hartzen du datu horiek isilpean eta lehen aipatutako Testu Legalaren edukiaren arabera lantzeko konpromisoa. Datu horiei beste edozein erabilera eman ahal izateko, aipatutakoa ez den helbururen baterako, erabiltzaileak aurretik eta espresuki onespena eman beharko du. Erabiltzaileak uneoro sartu ahalko du fitxategi horietan, zuzenketa eskatzeko edo lortzeko asmoz, datu pertsonalak baliogabetzeko, aldatzeko edo horiei aurka egiteko. Horretarako, lehen aipatutako AMETS DESCANSO, S.L-ren egoitza sozialera eskutitza bidali beharko du.

7. Erantzukizuna.
AMETS DESCANSO, S.L-k ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren beste batzuen esteketako edukiek edo emakidek eragin dezaketen erantzukizunik; horrez gain, ez du bermatzen horietan sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), edo erabiltzailearen fitxategietan edo dokumentuetan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo antzeko elementurik ez dagoenik. Gainera, erabiltzaileari arrazoi horiengatik sortutako edozein kalterengatik erantzukizuna ez du bere gain hartzen.

8. Webgunean, zerbitzuetan eta edukietan aldaketak.
AMETS DESCANSO, S.L-k bere gain hartuko du webgunean agertzen den informazioa, konfigurazioa eta horren aurkezpena, edo sartzeko baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko eskubidea, aurretik jakinarazi gabe eta edozein unetan.

9. Legea eta aplikagarriak diren eskumenak.
Erabilerako baldintza hauek Espainiako legeek arautzen dituzte. AMETS DESCANSO, S.L-ren webgunearekin lotura duen edozein eztabaida Espainiako jurisdikzioaren aurrean bideratuko da eta alde guztiak Donosti hiriko auzitegien eta epaitegien eta hierarkikoki horien goian daudenen menpe geratuko dira; edukiz gero, eta aipatutakoekiko desberdinak baldin badira, espresuki uko egin beharko die eskumenei

10. Erantzukizunak.
Erabilerako baldintza orokor hauek ez betetzeak edo www.ametsdescanso.com webgunean ezarritakoen aurkakoak diren baldintzetan erabiltzeak aurretik dagoen guztitik eratorritako erantzukizunak eskatzea ekarriko du, AMETS DESCANSO, S.L-k uneoro egokitzat hartzen dituen jarduera judizialak gauzatuz.